Entries by

Termografia serbomotorretan. Mantentze lan prediktiboa.

Termografia teknologiarik erabilienetakoa eta eraginkorrenetakoa da mantentze lan prediktiboetan, eta motor elektriko eta serbomotorretan. Adibide erreal batzuk erakusten ditugu album honetan; bertan ikus daitezke plantan zenbait serbomotor elektrikoei egindako termografiak. Kasu honetan YASKAWA markakoak.

Zunda termikoak motor elektrikoetan: PTC, NTC, RTD… Zertan bereizten dira?

Motor elektriko baten barruan bobinatuaren tenperaturaren neurketa, haren babeserako daturik garrantzitsuenetako bat da. Zunda horiek alarma seinale bat emango digute Tª-k balore maila bat gainditzen duenean. Motor elektrikoen mantentze lanaz arduratzen garenok, askotan Tª neurtzeko gailu ezberdinak topatzen ditugu. Oso garrantzitsua da ondo identifikatzea, beharrezkoa denean modu egokian ordezkatzeko, adibidez motor bat birbobinatzean.

Motor elektrikoak eta haien eraginkortasuna. Konpondu edo berri batengatik ordezkatu?

Motor elektrikoek Europan argindarraren ia %50a erabiltzen dute, eta Batasun Europarreko diseinu ekologikoak bete behar dituzte. Eskakizun hauek eraginkortasun energetikoaren irizpideak betetzen dituzte, eta BEan haien produktua saldu nahi duten fabrikatzaile eta hornitzaileek derrigorrez bete behar dituzte. Motor eraginkorragoak erabilita, Europan 2020rako aurreztu ahal izango zen 135 TWh inguru, Suediako urte beteko argindarraren kontsumoa. Horrek […]

MOTORLAN CIRCULAR BASQUE-N

Circular Basque ekimen bat da Innobasque -k bultzatua honako helburu honekin: berrikuntzako eredu berrien sustapena ikuspuntu teknologiko eta ez teknologiko eta ikuspuntu sozial batetik.

MOTORLAN SERBITIZAZIOARI BURUZKO JARDUNALDIAN. T-REX PROIEKTUA.

Motorlanekook txostengile modura parte hartu genuen IK4-TEKNIKER eta ULMA-k antolatutako jardunaldian “Industria 4.0: Makinariaren bizitza zikloaren luzapena, osagaien berrerabilpena eta serbitizazioa” lelopean. Bertan enpresan jarduteko modu ezberdinak azaldu ziren eta serbitizaziora bideratutako teknologien berri eman zen.

MAKINA ELEKTRIKOEN DIAGNOSIA TENTSIO BAXUAN

Enpresetan kalitate sistemak ezarri direnetik, aurreikuspen eta prebentziorako mantenu lanak merkatuaren eskaera nagusi bilakatu dira. Mantenu lanetarako lantalde propioa eduki arren, enpresa asko dira beste enpresa espezializatuen zerbitzuak azpikontratatzea erabakitzen dutenak,ezarritako sistema partikular zein kalitate sailen aurrean zerbitzu hau egiaztatzeko aukera eskaintzen dutelako.